Agur, Ben-Hur.

Bueno, kuadrilla, hau amaitu da. Hemen blogean bertan duzue hainbat webgune, irratsaio eta telesaio, dagoeneko ezagutzen dituzuenak, praktikatzen jarraitzeko. Horiez gain, hona hemen beste batzuk: Ur handitan, Amarauna, Hiri gorrian, Teknopolis, Ahoz aho.

Liburu bat ere proposatzen dizuet. Hemen duzue liburua bera word dokumentu batean: Azken afaria; Susa argitaletxearen web orrian ere aurkituko duzue liburua dohain; eta nobelari buruz Wikipedian dagoen artikulua.

Azken egunetan “Apaiz gerrillariaren ezkutalekua” izeneko liburuko historia batzuk; ba, hona hemen liburua bera eta audioak: 1. Aliron!, 2. Lapurdiko kortsarioak eta munstro-ehiztariak, 3. Planeta erdira zabaldu zen euskal kirola, 4. Munduaren memoria harkaitzetan, 5. Apaiz gerrillariaren ezkutalekua, 6. Hiru behi, bakea adosteko, 7. Izaroko kondaira herrenak, 8. Inperio baten haginkadak, 9. Traineruaren iraultza eta 10. Jesu Kristoren lekuan eseri zena.

Eta besterik ez; ondo ibili udan, eta irailera arte. (Nik B2 emango dut segur aski).